Goodbye, Lenin!

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Zinemea
Pelikula bat nostalgiaz betetako zirrarea eta umorea sentimentalismo merke barik buztartzeko gauza izaten danean eta ikusleak gogoeta eragiteko beharrezko orekeari eusten deutsonean, filma ona izaten da. Halan da kasu honetan be; istorioa originala da, gidoia bizkorra eta ondo egituratua, eta antzezpen lanak onak; horreek guztiak beharrezko osogaiak izan dira Becker zuzendariak melodrama eta komediaren arteko kontakizun samurra eta barregarria egin ahal izateko. Pelikulea gustura ikusten da, etendura barik eta ikuslea arazo barik mobiduten da aspaldi joaniko aldaketa sasoi baten. Sortaldeko ...

'Intolerable cruelty'

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Zinemea
Coen anaiek zuzendutako azkenengo filma produkzino-etxe handi baten eskariz egindako beharra izan da, eta, holako kasu askotan jazoten dan legez, horrek agiriko eragina izan dau pelikula honen ezaugarri guztietan. Izan be, film honetan Coendarren hain gustukoak diran ikutu groteskoak eta egoera absurdoak ikusteko aukerea egonagaitik be, pelikuleari darion sundea sano komertziala da. Eta horrek, zoritxarrez, larregi kargetan dau Intolerable cruelty-ren erritmoa eta mamina. Ikusleak holako produktu bat aukeratzen dauenean, badaki aldez aurretik lan arina eta burubakoa ikusiko dauena, badaki zinemara ...

'The dreamers'

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Zinemea
Intimismo eta gaztetasunaren eremura etorrita, Bertoluccik Parisko 68ko maiatzaren gizarte mobimentuan kokaturiko lana aurkeztu deusku. “Ameslariak” izeneko film honek tradizinoaren mugak apurtu eta norbanakoen askatasunean oinarritu gura dauen amodio-triangelu baten barri emoten deusku; maitasun-hiruki arazotsu hori 18-20 urte inguruko neba, arreba eta amerikar batek osotzen dabe, protagonistek eurek be hartu-emon horreen arrazoia ondo ulertuagaitik be. Intzestu hartu-emonak eta ikutu homosexualak azaltzen dira, hiruren zine-zaletasunak batutako adiskidantza horretan. Aldi berean, familia intelektual eta burges baten jaiotako neba-arreba horreen eszentrikotasuna, gurakeria eta ...

Te doy mis ojos

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   Zinemea
'Flores de otro mundo' film bikainaren ostean, Iciar Bollain zuzendariak pelikula sendo, kontzentratu, gordin eta biziagoa egin gura eban, eta, egia esan, lortu egin dau. Horren erakusgarri Donostian filmeko antzezle nagusi biek jadetsitako zilarrezko maskorrak eta kritikearen gorespena. Film ona eta gogorra, tratu txarren inguruko gaiak epelkeria eta bigunkerietan ibilteko aukera larregirik be emoten ez dauelako. Europa eta AEBko lau andretariko batek indarkeria egoeraren bat bizi ei dau, baina zeintzuk dira emakume batek etenbako astinduei eusteko dituan arrazoiak? Horixe izan ...

Euskal Pilota, larrua harriaren kontra

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   Zinemea
Gatx-gatxa da hain hurrenetik eta hain sakon kolpatzen gaituen gaiaz jarduten dauen film baten inguruan berba egitea; gatxa, benetan, gure ideologia eta sentimentuak nahastetan diralako, eta dokumental honen zati bihurtzen diralako, gureztala be. Dana dala, filma ikusi ostean, niri, behinik behin, burura etorri jatan lehenengo ideia Julio Medemen ausardia izan da; eskertu beharreko adorea, Madrilen bizi dan donostiar zinegile on eta ospetsu honek ezertarako be behar ez eban esparru labankorrean sartzeko erakutsitako konpromiso personalagaitik. Euskal Herrian persona bakotxak filma ikusikeran ...

Zineak bere figurarik handi eta polemikoetariko bat galdu dau, Elia Kazan zuzendari handia

Bizkaie! 2003-10-01 00:00   Zinemea
Zine munduko gorrotoa eta ezinikusia Kazanek Estadu Batuen Kontrako Jarduera Batzordeari autortu eutson alderdi komunistearen kidea izan zala 1934tik 1936ra bitartean eta batzorde honi zortzi lankideren izenak emon eutsozan; horrek lankide askoren ezinikusia eta gorrotoa sortu eragin eutson. Azkenean Ohorezko Oscar Saria emon eutsienean, gala horretara bertaraturikoek oso eretxi kontrajarriak azaldu zituen; izan be, guztiek zuzendari handi honen meritu artistikoak kontuan hartu arren, batzuek McCarthy senadoreak abian ipinitako errepresino-bideari emondako laguntzinoa gogorarazo gura izan eutsoen. Literatur egile modura be jardun ...

Zinemaldiaren amaierea ez zan kritikearen gustukoa izan

Bizkaie! 2003-10-01 00:00   Zinemea
Kostnerren agurra eta eskerrona Azken gau honetan be zinemaldiaren aktore handiak ekarri ziran gogora: Robert Duvall, Isabelle Huppert eta Sean Penn. Donostian astelehenetik aurrera egoan Duvall aktore bikaina Kevin Costner izar handiagaz batera agertu zan oholtza ganean. Zinemaldiak 'Open Range' westerna aukeratu eban aurtengo ekitaldiari amaierea emoteko. Agur egiteko ordua izan arren, Kostnerrek ateak zabalik itxi ebazan, 'laster bueltauko gara' esanez eta Donostiari bere eskerronik beroenak azalduz. Hona hemen, beraz, aurtengo zinemaldiaren amaiera ofizialaren nondik norakoak. Hemendik aurrera urtebete itxaron ...

Noviembre

Bizkaie! 2003-10-01 00:00   Zinemea
Achero Mañas zuzendariak film honetan darabilen berbakerea garbia, independientea, dinamikoa eta bortitza da. 'El Bola' film bikainaren ostean, Acherok antzeko bide bati ekin deutso: gustuko mezu bat aukeratu eta zinearen bitartez ikuslerik gehienak hunkitzen ahalegindu. 'Noviembre' filma idealen aldeko kronika bizia da, printzipio sendoei oratzeko asmoz, manifestua atontzen dauen kaleko antzerki talde baten bilakaerea azaltzen deuskuna. Eskuzabaltasun eta konpromisoari eusten deutso kontakizunaren ildo nagusi modura eta itxaropenaren aldeko mezua aldarrikatzen dau. Mañasek 'Noviembre' taldearen antzezlanik gehienak kalean sortu eta garatzeko ...

'Las mujeres de verdad tienen curvas'

Bizkaie! 2003-09-15 00:00   Zinemea
Sundancen eskuraturiko epaimahaiaren eta ikusleen sari biek eta Donostian igaz jadetsitako gazte sariak melodrama honen kalidadearen barri emoten deuskue. Izan be, pelikulea sano apala izanagaitik be, 'Real Women Have Curves' filmak uda honetan arrakasta handia lortu dau ahoz aho eta lagunartean zabaldutako barriketei esker. Pelikuleak AEBko latinoen komunidadearen errealidadea aurkezten deusku behar baino kilotxu batzuk gehiago dituan protagonistearen eskutik. Gazte hau institutuko graduatua lortzeko dago, baina, oso ikasle ona izan arren, amak ez dau gura unibersidadera joan daiten, beraren eretxiz ...

Donostiako Nazinoarteko Zinemaldia hasteko prest

Bizkaie! 2003-09-15 00:00   Zinemea
Euskal Herriko produkzinoak Azkenik, aitatzekoa da Zinemaldiak urtean-urtean euskal zinematografiari eskaintzen deutson egitarauaren barruan metraje handiko zazpi film ikusi ahal izango doguzala, bai eta Chillidaren lanaren ganeko ikus-entzunezko bat be. Ganera, Ama Lur Saria Antxon Ezeiza zuzendari donostiarrari emongo jako ekitaldi honetan. José Julián Gakedanoren '‘Oraingoz izen gabe’', Angel Lertxundiren '‘Kareletik’', Juan Bautista Berasategiren 'Alhambrako giltza’, Juan José Elordiren '‘Olentzero, gabonetako ipuia'’, Milagros Baráren ‘Autopsia'’, Enrique Urbizuren ‘La vida mancha’ eta Julio Medemen ‘La pelota vasca, la piel contra la ...

Femme fatale

Bizkaie! 2003-09-01 00:00   Zinemea
Pelikulea Cannesko luxuzko hotel baten hasiko da; bertan ulehori misteriotsu eta berba gitxiko bati, Laure-ri, beharrezko aginduak emongo deutsiez gau horretan, zine jaialdiaren sari banaketan, modelo batek aldean eroango dituan diamante izugarriak osteko. Lapurretearen eszena luzea andre bien arteko topaketa lesbiko eta erotikoa ikusteko atxakia izango da, sintetizatzaile baten moldaturiko Ravelen boleroak lagunduta. Protagonisteak diamanteak eskuratuko ditu, lapur-kideei ziria sartuta. Ondorioz, mozorrotu behar izango da ulearen kolorea aldatuz eta etxe ezezagun baten ostenduz. Laure bainuontzian sartu eta loak hartuko dau ...

Embrassez qui vous voudrez

Bizkaie! 2003-09-01 00:00   Zinemea
Ipar Euskal Herrian 'Embrassez qui vous voudrez' eta Hego Euskal Herrian 'Besen a quien quieran' izenagaz pantailaratu dan film sarkastiko eta bikain honetako protagonistetariko batek, Bertrandek, ondokoa dino pelikulako pasarte baten: 'Bizitzea tragedia bat da, baina sigi-saga bizitzen badozu, komikoa be izan leiteke'”. Guzur, hipokresia eta sarkasmoaren ganeko istorio honek beharrezko osogai guztiak ditu ikusleek ondo be ondo pasau eta barrez lehertu daien. Kontakizuna bilbatzeko ardatzak be guztiz interesgarriak dira: luxuzko hotelak, postaleko hondartzak, egoera sinesgaitzak, umore baltzez jantzitako nahasteak ...

Nowhere in Africa

Bizkaie! 2003-08-15 00:00   Zinemea
Film honek nazien antisemitismoaren ganeko beste atal baten barri emoten deusku; kasu honetan, kontakizuna Kenyan girotuta dago. Senar-emazte judutar batek eta alabeak herrialde honetara egin behar izan dabe iges, Hitler-ek boterea eskuratutakoan Alemanian sumatzen dan egoera arriskutsuaren ondorioz. Halan, nekazaritza-ustiapen bateko buru bihurtuko dan abokatu bat ikusiko dogu, bai eta hasikera baten Alemaniatik bota dabenen antzeko jokera arrazistea dauen andra bat be. Aldi berean eta kontrapuntua ipiniz, integrazino eta maitasunaren adibidea izango dan ume bat ikusiko dogu, Afrika baltzeko biztanleen ...

Schwarzenegger-ek 'Terminator 3' aurkeztu dau Madrilen

Bizkaie! 2003-08-01 00:00   Zinemea
Ekintza-zinea beti Edadea gorabehera, izar honek oraindino be ez dau pentsau ekintza-filmak alde batera lagatea. Beraren esanetan, 'bizitzearen lehenengo zatian ekintza-zine asko be asko egin dot eta bigarren honetan ekintza-filmak egiten jarraituko dodalakoa daukat'. Horretarako, beharbada, entrenamentu saio gogorrak egin beharko ditu; izan be, pelikula hau antzeztu ahal izateko, gimnasiora joan behar izan eban, koipea kendu eta giharrak sendotzeko; gauzak holan dirala, bigarren emonaldian eukan itxura bera pantailaratu ahal izan dau. Beste batzuek, ostera, bertsino hau ezeztau eta filmean agertuko ...

Katharine Hepburn handia hil da, 96 urte zituala

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Zinemea
'Tsarina' Hepburn-en lankide batzuek inbidia eta sarkasmoaren ukutu batzuekaz zabaldutako Tsarina ezizena karrerearen hasikeratik jatorko; izan be, 1928an Baltimore-n eszenatoki ganeko lehengo lana eskuratu eban, Tsarina izeneko antzezlanean. Oso izakera gogorrekoa izanda, Hollywood-en miretsi bai, baina zuzendari batzuk beraren bildur zirala aitatzen izan da beti. Lau Oscarrak eta hamabi sari-proposamenak beste inork bardindu ez dauen marka bat dira. Egia esan, ganerako aktoresak hurreratu be ez dira egin maila horretara. Andrazko altu, bizkor eta seguru honen subertea 25 urtean lotu jakon ...

The Hulk

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Zinemea
Duda izpirik be ez dago komikia Hollywood-ek erabilten dauen baliabiderik handienetariko bat dana merkatuan arrakasta entzutetsuak jadesteko. Dana dala, laurogeita hamarreko hamarkadan holako egokitzapen lanak egiten hasi ziranetik, ez da bape ohikoa izan The Hulk filmak baturiko antzezle prestigiotsuen moduko aktore zerrendarik ikustea. Aktoreen izena gorabehera, Bat-manen dotorezia, Dick Tracyren purismo eta Spider-manen egokitasunaren ostean, film honek ezin euskun aparteko ezustekorik opetsi. Dana dala, ez genduan ezelan be itxaroten hain txarto orekaturiko film gatxa. Protagonistearen tristezia, min eta trauman larregi ...

Herencia

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Zinemea
Argentinako pelikula honek bizitzearen ganeko marrazki baikor eta itxaropentsua eskaintzen deusku, pertsonaiak samurtasun eta duintasunaren irudi lez margotuz. Izan be, bizitzan sarri gertatzen danaz bestaldera, protagonistek atzera be maitatzeko eta amesetan egiteko, joan eta etorri nahiz poztasunez biziten ahalegintzeko bigarren aukera bat izango dabe. Sano bitxia da ikustea zelako maila ona daben Argentinako zineak azken aldion eskaini deuskuzan pelikulek; izan be, herrialdea krisialdi politiko eta ekonomiko gordin baten murgilduta egonagaitik, bizi-esperientziatik bertatik sortzen diran istorio zoragarriak pantailaratu ditue azkenengo hiru ...

Moonlight mile (Konpromisoa)

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Zinemea
Film hau euren bizitzea edo amesetea guztiz suntsituta ikusten daben lau personen istorioa da; umeak jostailu apurtuaren aurrean legez, ez dabe oso garbi zer egin: jostailuaren zatiak konpontzen hasi, dagoan moduan itxi, beste bat erosi edo baztar baten gorde. Ben (Dustin Hoffman) eta JoJo (Susan Sarandon) aita-amak agiri dira; biek pentsetan eben alaba bakarraren hurreko geroaren lekukoak izango zirala, baina alabea zoritxarreko ezbehar baten hil da, ezkondu baino astebete lehenago. Eurekaz batera, Joe Nast alabearen senargai gaztea (Jake Gyllenhaal) azaltzen ...

Mi vida sin mi

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Zinemea
Melodrama bat egiteko zeregina ez da bape erraza sentimentalismo merkean eta itxurakerian sartu barik. Isabel Coixet zuzendariak erronka horri oratu eta bikain jardun dauela esan beharra dago, bizitzearen eta heriotzearen zein errealidadearen eta amesen arteko muga lausoaren orekeari ondo be ondo eusteko gauza izan dalako. Kanadan eta ingelesez filmautako pelikula hau gizatasunez eta gozotasunez beteriko kontakizuna da, ama gazte baten hur-hurreko heriotzearen gaia ardatz hartzeagaitik be. Persona honek hiru hilebete baino ez ditu eta, hil baino lehenago, hainbat zeregin betetea ...

Anger management

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Zinemea
'Anger Management' komedia entretenegarria da, eta metrajearen zatirik handienean nora jo gura dauen ez dakigun arren, esan daiteke modu atseginean ikusteko moduko pelikulea dala. Egia da, era berean, filmeko gag batzuk nahiko eskasak eta azalekoak dirana, baina Nicholson histrionikoaren agerpen karismadunari esker, hutsune horreek guztiak neurri baten beteten dira. Edozelan be, sano bitxia da pelikulearen pasarterik onenak erraz aurreikusi baina guztiz eraginkorrak diran osogai klasikoetan agertzea. Gorago esan dogun legez, Jack Nicholson antzezleen zerrendan azaltzeak film hau antzeko produkzinoetatik bereizteko ...