'Badakizu'. IRANTZU YALDEBERE

2024/05/03 - 2024/06/02

Bilbon, Uribitarte 40 Aretoan (Uribitarte Pasealekua, 40. 48009 Bilbo). |Erakusketak

2024ko maiatzaren 3an, 19:00retan, Uribitarte 40 Aretoak ateak edegiko deutsoz urteko hirugarren bakarkako erakusketeari, 2023an ekoizpen zentroan egoiliarra izan zan Irantzu Yaldebereren lanagaz. Badakizu izenburupean, erakusketea bagilaren 2ra arte egongo da ikusgai.

Irantzu Yaldeberek (Bilbo, 1994) argazkigintzearen bidez bideratzen dau bere praktika artistikoa, estilo zuzen eta inprobisaduagaz, bere inguruan jazotako une galkor eta detaile sotilak jasoz istanteko argazkietan.

Badakizu erakusketeak segidea emoten deutso aurten bertan argitaratutako Badakizu zein ederra zaren? liburuari; artisteak 2015 eta 2023 artean egindako argazkiak erakusten baititu hor. Proiektu biotan diseinuak eta kontzeptualizinoak bat egin dabe denporan, eta hainbat forma hartu ditue espazio eta euskarri oso ezbardinetan, besteak beste, liburuaren dimensino bitan eta erakusketa areto honexek dituan hiru dimensinoetan.

Getxo Eszena 2024

2024/05/04 - 2024/10/26

Getxon. |Jardunaldiak

Eguna

Ikuskizuna

Konpainia

Lekua

 Ordutegia

Diziplina

Maiatzak 4, zapatua

Susto

Maite Guevara

Areetako Geltokia plaza 

21:00

Zirkua

Maiatzak 11, zapatua

Agurea, urpekaria eta itsasoa

Hortzmuga Teatroa

Areetako Geltokia plaza

18:30

Antzerkia

Maiatzak 17, zapatua

¡Dale, Ramón!

Trapu Zaharra

Areetako Geltokia plaza

18:30

Antzerkia

Maiatzak 25, zapatua

Sokairera bidaia

Sokaire biolinistak

Areetako Geltokia plaza

18:30

Musika

Bagilak 1, zapatua

Harreman

Zirkozaurre

Areetako Geltokia plaza

18:30

Zirkua

Bagilak 8, zapatua

Welcome & Sorry

Ganso & Cía

Areetako Geltokia plaza

18.30

Antzerkia-clown

Bagilak 15, zapatua

La medida que nos ha de dividir

Qabalum Colectivo  

Areetako Geltokia plaza

18:30

Jantza

Bagilak 22, zapatua

Adabaki

Bapatean Zirko

Areetako Geltokia plaza

18:30

Antzerkia-clown

Bagilak 29, zapatua

Nao-Now-Nau

Cía. Barré

Areetako Geltokia plaza

18:30

Zirkua-clown

Garagarrilak 13, zapatua

Ondoloin + Arnasa Txiki

Organik Dantza

Areetako Geltokia plaza

18:30

Jantza

Garagarrilak 20, zapatua

Ipurbeltz Ameztuz 

Areetako Geltokia plaza

18:30

Antzerkia

Garagarrilak 27, zapatua

Bonba bat naiz  Intujai  Areetako Geltokia plaza 18:30 Antzerkia-clown

Urriak 5, zapatua

Aiurri Aukeran Areetako Geltokia plaza 18:30 Jantza
Urriak 12, zapatua La Kermés del vermú Gorakada teatro Areetako Geltokia plaza 18:30 Antzerkia-musika
Urriak 19, zapatua Pausa niMú Areetako Geltokia plaza 18:30 Zirkua
Urriak 26, zapatua Lanean 75 urte bete arte Cía. Barsanti Areetako Geltokia plaza 18:30 Antzerkia

XXIV. Haur Antzerki Topaketak

2024/05/07 - 2024/05/28

Bilboko Kafe Antzokian. |Antzerkia

  • Ondokoek hartuko dabe parte: Kurkuluxetan Eskola, Artxandape Ikastola, Urretxindorra Ikastola, Kukullaga Eskola, Arangoiti Eskola, Lemoa Ikastola.

Getxoko Andra Mariko Jaiek

2024/05/09 - 2024/05/15

Getxon. |Jaiak

Pasaia Itsas Festibala 2024

2024/05/09 - 2024/05/12

Pasaian. |Jaialdiak

Informazino gehiago hemen.

Gure Zirkua Araban

2024/05/10 - 2024/05/12

Araban, Gorbeia Merkatalgunean (Etxabarri Ibiñan).

'Nestor Basterretxea. Artxiboa'.

2024/05/10 - 2024/09/22

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Néstor Basterretxea eta irudia programea hartuko dau museoak, Punto de Vista Jaialdiak eta Oteiza Museoak alkarlanean atondutako ikus-entzunezkoaren hurreraketea, Basterretxearen iruditeria plastiko eta bisuala erakusten dauena.

Dokumentuak ardatz, artisteak agirian itxi zituan erabagi estetiko eta narratibo batzuk aurkezten dira pantailan saio honetako filmeetan. Artxiboa eta filmografia alkarren osogarri dira eta Basterretxearen sorkuntza-prozesuak eta proposamen formalak ezagutzeko sarbide bikaina eskaintzen dabe.

Programearen barruan proiektauko ditue: Alquézar. Retablo de pasión (Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert, 1966. 12 min), Operación H (Nestor Basterretxea, 1963. 12 min), Sin título (Nestor Basterretxea. 5 min), Un retrato de NB (Peio Aguirre, 2020. 24 min) eta LABO (Jesús María Palacios, 2019. 14 min).

Programa honen aurkezpena Manuel Asín Punto de Vista jaialdiko zuzendariak, J. P. Huércanos Oteiza Museoko zuzendariordeak eta Peio Aguirre arte kritikari eta komisario independenteak egingo dabe.

'Ibarrola. El pintor en el bosque'.

2024/05/11 - 2024/07/31

Madrileko Lucía Mendoza Galerian (Bárbara de Braganza, 10). |Erakusketak

XXIV. Erdi Aroko Azokea

2024/05/11 - 2024/05/12

Balmasedan. |Azokak

Balmasedako XXIV. Erdi Aroko Azokea

2024/05/11 - 2024/05/12

Balmasedan. |Feriak

'Perro'. DANIEL ABREU

2024/05/11 - 2024/05/12

Bilboko La Fundicion Aretoan. |Jantzea

XLVIII Gaitearen Eguna

2024/05/11 - 2024/05/12

Laguardian. |Musikea

Omendua: Betti Bidart.

Amorebieta-Etxanoko Memoria Historikoaren Astea

2024/05/13 - 2024/05/18

Amorebieta-Etxanon. |Jardunaldiak

MusikAuzo 2024

2024/05/16 - 2024/06/30

Bilbon.

MusikAuzok Bilboko Udalaren programeak, helburu nagusi tokiko bandak publiko zabalari hurreratzea da, musikea uriko plazetara eroanez maiatzaren 16tik bagilaren 30era bitartean.

Kontuak kontu, hainbat generotako 48 kontzertu izango dira gure uriko 8 barrutietan, 35 kontzertu eta 13 kalejira.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen

XXIV. Leioako Umore Azokea

2024/05/16 - 2024/05/19

Leioan. |Azokak

Informazino gehiego hemen.

Gure Zirkua Araban

2024/05/17 - 2024/05/19

Araban, Gorbeia Merkatalgunean (Etxabarri Ibiñan).

Bermeoko XXX. Arrain Azokea

2024/05/17 - 2024/05/19

Bermeon. |Azokak

Zaharraean Berri Jaiak

2024/05/22 - 2024/05/26

Bilboko Zazpikaleetan. |Jaiak

Gure Zirkua Araban

2024/05/24 - 2024/05/25

Araban, Gorbeia Merkatalgunean (Etxabarri Ibiñan).

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST

2024/06/14 - 2024/06/15

Bilbao Arenan (Miribilla). |Jaialdiak

Lehenengo konfirmazinoak

- Deep Purple.

- Canned Heat.

- The Screamin' Cheetah Wheelies.

- Susan Santos.

Informazino gehiago hemen.