Ahalduntze Bertso Eskolarako izen-emotea, edegita

Bizkaie! 2024-03-25 13:43   Bertsolaritzea

Hirugarren hiruhilekoan parte hartu ahal izateko aukerea dago.

Ikasturtea irailean hasi eben, baina hiruhileko bakotxean parte hartzeko aukerea eskaintzen dabe Ahalduntze Bertso Eskolakoek. Apirilaren 13an izango da lehenengo saioa eta bagilaren 8an amaituko da. Matrikulea 50 euroan dago eta hemen emon daiteke izena.

Bederatzigarren ikasturtea bete dau 2023-2024koa Ahalduntze Bertso Eskoleak. Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi daben emakume bertsolarientzat dago zuzenduta eta zapatutan batzen da taldea 10:00etatik 14:00etara. Betiko lez, persona asko apuntau ezkero, talde bi egingo dira; bata Amasa-Villabonan eta Durangon bestea.

Edoskitzean dagozan ume txikiak dituen partaiderik balego, jagoletza beharrak aztertuko ditue atontzaileek; izen-emoteko oharretan aitatu eta jarriko dira hartu-emonetan.

Ahalduntze Bertso Eskoleari buruzko xehetasun gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu